Plaiaundi y la esperada restauración del humedal

El humedal sigue sufriendo las consecuencias de la parálisis del Ayuntamiento. El carácter transitorio de las instalaciones no ha cambiado y, a estas alturas, los aficionados al atletismo y al rugby continúan bajo la amenaza de quedarse sin instalaciones en Irun y tener que acudir a las localidades vecinas para seguir con su actividad.

Plaiaundi y la esperada restauración del humedal

En primavera de 2018, Sí se Puede Irun presentó el ámbito de Txenperenea-Oeste como alternativa para ubicar las nuevas instalaciones deportivas en la ladera situada entre el barrio de Lapitze y la autopista. La propuesta presentada cuenta con los estudios previos que analizan la posible ubicación de las instalaciones deportivas, cumple con todas las determinaciones urbanísticas generales definidas por el Plan General de 1999, y también contempla todas las especificaciones aprobadas por el Plan de Sectorización de 2009 y el Plan Parcial de 2012.

Dentro del plano del proyecto se incluye toda una batería de espacios y edificaciones que darían vida a la zona y que mejorarían sustancialmente la calidad de vida de la ciudad de Irun:

 

Además de ser una ubicación que cuenta desde un principio con el soporte de los clubes deportivos, los ecologistas y la ciudadanía en general, la ubicación de Txenperenea-Oeste no altera el desarrollo de la edificabilidad residencial prevista en el PGOU.

Permite un ahorro en la obtención del suelo y se articula así como la ubicación
más barata.

También daría la oportunidad de ahorrar tiempo, al tramitarse la modificación del PGOU de manera conjunta con la ordenación pormenorizada.

La propuesta mantiene los espacios libres, dando incluso la posibilidad de aumentarlos, y teniendo en cuenta que se sitúa prácticamente al lado del centro de la ciudad, las pistas serían muy accesibles para la ciudadanía.

El plan incluye un parque de viviendas de protección oficial, un estadio con pistas de atletismo y un campo de rugby, parques y zonas verdes, y un colegio.

La propuesta fue asumida en junta de portavoces y se ha procedido a elaborar un estudio de viabilidad por parte del equipo técnico, cuyos resultados finales son del todo favorables y dan una esperanza a todas aquellas personas que, sin una alternativa viable, puede que se queden sin espacios donde jugar a rugby o practicar atletismo en Irun, y posibilitar, al fin, la total restauración del humedal de Plaiaundi.

 

Aurrekariak

1994an, Eusko Jaurlaritzak, Gipuzkoako Foru Aldundiak, eta Irungo eta Hondarribiako Txingudiko eremuko baliabide naturalen babeserako eta antolakuntzarako Plan Berezia sinatu eta onartu zuten –Txingudi Plan Berezia (TPB)–, Bidasoa ibaiaren bokalearen ingurumen- eta ekologia-arloko leheneratze-lanak gauzatzeko helburu argiarekin.

Planean bildutako neurrien baitan, Plaiaundiko kirol-instalazioak beste leku batera eramateko premia adierazten zen, hain zuzen ere planaren bidez babestutako eremutik kanpora, baina instalazioak ezabatzeko lanak egiteko konpromisoari “ahal den unean” ohartxoa erantsi zitzaion. Ondorioz, urteak joan ahala, kirol-instalazio berriak eraikitzeko hogeina kokapen-proposamen aurkeztu ziren, bakoitza bere bideragarritasun-azterlanarekin, baina aukerarik ez zirudien egokia zenik.

1996. urtera iritsi ginen, eta Plaiaundiko eremua leheneratzeko lanak ia amaituta zeuden, 1983az geroztik kirol-instalazioek okupatzen zituzten 2 ha-k izan ezik. Leheneratze-lanak egiteko Europako funtsak baliatu ziren, eta itzulketa saihesteko baliatutako argudio guztiak gorabehera, Administrazioak 2 ha horiek leheneratzeko lanei zegokien diru-kopurua itzuli behar izan zuen, adostutako konpromisoa ez betetzeagatik.

Diru-laguntza bat itzuli behar izateak eragin dezakeen eskarmentua bazter utzita, egoerak bere horretan jarraitu du, eta Udalak arlo horretan agerian utzi duen utzikeriaren ondorioak pairatzen ditu oraindik hezeguneak. Are gehiago, instalazioen behin-behineko izaera ez da aldatu, eta une honetan, atletismo eta rugby zaleak Irunen instalaziorik gabe geratzeko eta euren jarduerekin jarraitu ahal izateko inguruko herrietara joan behar izateko mehatxuaren eraginpean daude oraindik.

Era berean, Hegaztientzako Babes Bereziko Eremu (HBBE) eta Kontserbazio Bereziko Eremu (KBE) izaerarekin babestutako esparruaren zatirik handiena Eusko Jaurlaritzak berak 1994an onartutako plan berezi baten eraginpean dago (figura hauen babespean: TPB HBBE, KBE eta nazioarteko garrantzia duten hezeguneen Ramsar sarea), eta figura gehienak uztartu egiten diren arren, ez da horrela gertatzen eremu osoan zehar; figura bat, bi edo hiru izan daitezke eremu-zatiaren arabera.

2013ko ekainean, Eusko Jaurlaritzak Txingudiko eremurako kudeaketa-araudia ezarri zuen dekretu bidez, Europako Natura Sarea 2000ko bi babes-figuren bitartez (HBBE eta KBE). Araudian onartutako jardunen artean, gaur egun rugby-zelaiak eta atletismo-pistek betetzen duten eremua estuario-ekosistemara itzultzea biltzen zen, eta araudia derrigorrez bete behar zen.

Helburua argi dago; kontserbazio-egoera hobetzea eta espezie guztientzat egokitzat jo ahal izatea lortu behar da. Araudia betetzeko epea 2019an amaitzen da, eta amaitu bezain laster, leheneratze-lanen betetze-maila berrikusiko da.

Horrenbestez, Udalak bere utzikeriaren ondorioak saihesteko modua bilatu beharko du eta arazoa konpontzeko bidean pauso argiak eman. Arro esan dezakegu Txenperenea-Mendebaldea izango dela Udaletxean 25 urtez bueltaka ibili den arazo bati erantzuna emango dion aukera. l

Comentarios