Miren Echeveste
21:01
04/04/19

Epea bukatu da

Secretaria General de Podemos Irun

Hilabete gutxi barru, Txingudiko eremuaren babesa ezarri zuen planaren zilarrezko ezteiak beteko dira, eta hegaztiek eta hezegunetik gertu bizi garen biztanle guztiek eremua zaharberritzeko lanen zain jarraitzen dugu. Are gehiago, Bidasoa Atletiko Taldeko (BAT) eta Irungo Rugby Klubeko kideek urte asko daramate instalazioetan pairatzen dituzten urritasunak salatzen, baina gobernu taldeak, ohiko moduan, edozein egunetan pistak ezabatu beharko direla eta kirol-jarduerak beste leku batera eraman beharko direla aitzakiatzat hartuta, ez die benetan jaramonik egin 25 urtetan. Atletismo-pistak eta rugby-zelaia nora eramateko erabakia izugarri luzatu eta atzeratu da denboran, eta, tamalez, Eusko Jaurlaritzaren eta Europako Batzordearen aginduak betetzeko epea amaitzen ari da.

Orain, pistak kokatzeko beste leku bat iritsi da: Txenperenea-Mendebaldea. Oposizioko taldeek proposatutako aukera da, eta bideragarria izateko eskakizun guztiak betetzen dituela jakin dugu. Eremu osoa biziberrituko duen proiektua da, gainera, eta kirol-instalazioez gain, etxebizitzak, berdeguneak eta ikastetxe bat ere barnean hartzen ditu. Nolanahi ere, gobernu taldeak egiten duena ikusi beharko dugu, betiko moduan. Ikusiak ikusi, askotan gertatu baita planak egin, prentsara asmoak aurkezteko zalapartaka atera eta, ondoren, promestutako ezer egiten ez duela: Alkatearen egorako zoragarria, baina desastre hutsa Irungo herriarentzat.

Oraingo honetan, eskerrak, oposizioan gaudenok ere zalaparta dezente egingo dugu jendeak egia jakin dezan. Guk argi daukagu: Udalak urteetan izan dituen utzikeria-dinamikak ezabatu ahal izateko, gobernuan dagoen taldea aldatu behar dugu. Gauzak aldatzeko eta gizartearen benetako beharrak entzuten hasten direla ziurtatzeko aukera laster izango dugu; izan ere, hautestontzietan erabakiko baita. l

Comentarios